Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 14:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta hartan egonen dire jendeac, eta ez da guehiago içanen anathema; bainan Jerusaleme jarrico da descansu çabalean.

12. Eta hau içanen da içurria, ceintaz joco baititu Jaunac Jerusalemeren contra guducatu diren jendaia guciac: beren çangoen gainean xutic dauden gucien haraguia ustelduz erorico da, beguiac beren cilhoetan urthuco eta mihiac ahoan ihartuco çaizcote.

13. Egun hartan Jauna ganicaco asaldu handia içanen da hequien baithan; eta guiçona escutic lothuco çaio lagunari, eta haren escua lothua egonen da lagunaren escuaren gainean.

14. Judac ere gudu emanen dio Jerusalemeri; eta inguruco jendaia gucien aberastasunac, urhe, cilhar eta asco soineco pusca, bilduac içanen dire.

15. Eta xahupen hori nola, hala içanen da çaldi, mando, camelu, asto eta etsaien campetan içanen diren acienda gucien xahupena.

16. Eta Jerusalemeren contra ethorri içan diren jendaia gucietaric guelditu ditazqueenac oro iganen dire urthetic urthera, armadetaco erregue Jaunaren adoratzera, eta tabernacleetaco besta-buruaren beztatzera.

17. Eta guerthaturen da, ceina ere lurreco familietaric Jerusalemera iganen ez baita, armadetaco erregue Jaunaren adoratzera, uriric ez dela haren gainera erorico.

18. Eta baldin Eguiptoco familietaric iganen eta ethorrico ez direnic içaten badire, hequien gainerat ere ez da jautsico uria, bainan-bai xahupena ceintaz joco baititu Jaunac tabernacleetaco besta-buruaren bestatzera iganen ez diren jendaqui guciac.

19. Hori içanen da Eguiptoaren gaztigua, eta tabernacleetaco besta-buruaren bestatzera iganen ez diren jendaia gucien gaztigua.

20. Eta egun hartan çaldiaren hedeetan içanen dena Jaunari içanen çaio sainduetsia, eta duphinac sainduetsiac içanen dire Jaunaren etchean, xatac aldare aitzinean beçala.

21. Eta Jerusalemen eta Judan guciec içanen dute beren duphina armadetaco Jaunari sainduetsia; eta guciac ethorrico dire bitima imolatzera, eta hequietaric hartuco eta beren duphinetan egosico dute; eta egun hartan ez da guehiago armadetaco Jaunaren etchean tratulariric içanen.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 14