Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 14:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta lur gucia bihurturen da aitzineco heinera morturaino, Erremongo munhotic Jerusalemeren hegoalderat; eta Jerusaleme bozturen da eta bere leheneco toquian jarriren Benjamingo athetic athe çaharreco lekuraino eta Izquinetaco atheraino, eta Hananeelgo dorretic erregueren lacoetaraino.

11. Eta hartan egonen dire jendeac, eta ez da guehiago içanen anathema; bainan Jerusaleme jarrico da descansu çabalean.

12. Eta hau içanen da içurria, ceintaz joco baititu Jaunac Jerusalemeren contra guducatu diren jendaia guciac: beren çangoen gainean xutic dauden gucien haraguia ustelduz erorico da, beguiac beren cilhoetan urthuco eta mihiac ahoan ihartuco çaizcote.

13. Egun hartan Jauna ganicaco asaldu handia içanen da hequien baithan; eta guiçona escutic lothuco çaio lagunari, eta haren escua lothua egonen da lagunaren escuaren gainean.

14. Judac ere gudu emanen dio Jerusalemeri; eta inguruco jendaia gucien aberastasunac, urhe, cilhar eta asco soineco pusca, bilduac içanen dire.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 14