Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 12:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta Jaunac salbaturen ditu Judaco olhac hastapenean beçala; Dabiden etcheac ez deçan bere buruaz espanturic erabil, ez-eta Jerusalemdarrec Judaren contra.

8. Egun hartan Jaunac gueriçaturen ditu Jerusalemdarrac; eta egun hartan hequietaric tcharrena Dabid beçala içanen da; eta Dabiden etchea içanen da Jaincoaren etchearen pare, Jaunaren ainguerua iduri hequien aitzinean.

9. Eta egun hartan içanen da, Jerusalemeren contra ethorri jendaquien lehercera harico naicela.

10. Eta Dabiden etchearen eta Jerusalemdarren gainera ixurico dut graciazco eta othoitzezco izpiritua; eta beguiraturen darotade niri, itzatu dutenari, eta itzatu dutena deithorez deithoraturen dute haur bakar baten gainera deithoratzen denean beçala, eta minez egonen dire lehen-sorthu bat hilcen denean eguiten ohi den beçala.

11. Deithore handia içanen da egun hartan Jerusalemen, Maiedongo celhaian Adadremongo deithorea beçala.

12. Eta deithoretan içanen da lurra; familia familiatic berez, Dabiden etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere berez;

13. Nathanen etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere bai; Lebiren etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac halaber; Semeiren familiac berez, eta hequietaco emaztequiac orobat;

14. Gaineraco familia guciac, familia familiatic berez, eta hequietaco emaztequiac berez.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 12