Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 12:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta Dabiden etchearen eta Jerusalemdarren gainera ixurico dut graciazco eta othoitzezco izpiritua; eta beguiraturen darotade niri, itzatu dutenari, eta itzatu dutena deithorez deithoraturen dute haur bakar baten gainera deithoratzen denean beçala, eta minez egonen dire lehen-sorthu bat hilcen denean eguiten ohi den beçala.

11. Deithore handia içanen da egun hartan Jerusalemen, Maiedongo celhaian Adadremongo deithorea beçala.

12. Eta deithoretan içanen da lurra; familia familiatic berez, Dabiden etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere berez;

13. Nathanen etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere bai; Lebiren etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac halaber; Semeiren familiac berez, eta hequietaco emaztequiac orobat;

14. Gaineraco familia guciac, familia familiatic berez, eta hequietaco emaztequiac berez.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 12