Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 12:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunaren hitzaren sortha Israelen gainera. Dio Jaunac, cerua hedatu, lurra asentatu eta guiçonaren izpiritua haren baithan eguin duenac:

2. Huna non eçarcera daramadan Jerusaleme hordiqueriaco athaburu populu guciençat inguruan; eta Juda ere sethioan içanen da Jerusalemeren contra.

3. Eta egun hartan içanen da, populu guciei emanen diotedala Jerusaleme sortha harritzat; eta hura alchatuco duten guciac sarrasquiz larruturen dire; eta haren contra bilduren dire lurreco erresuma guciac.

4. Egun hartan, dio Jaunac, harriduraz joco dut çaldia eta buruco jauzcuraz haren gainecoa; eta Judaco etchearen gainera çabalduren ditut beguiac, eta itsuturen ditut populuen çaldi guciac.

5. Eta Judaco buruçaguiec beren bihotzean erranen dute: Jerusalemdarrec indar aurki beçate armadetaco Jauna baithan, beren Jaincoa baithan.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 12