Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 11:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta erran nuen: Etzaituztet guehiago alhaturen: hilen dena, hil bedi; hilcen dutena, hil beçate; eta gaineracoec elkar jan beçate.

10. Eta hartu nuen ene cigor, Edertasuna deitzen cens; eta hautsi nuen, populu guciequin jo nuen patuaren hausteco.

11. Eta patua hautsia içan cen egun hartan; eta holetan, arthaldeco behar niri beguiratzen cirenec eçagutu çuten, Jaunaren solasa cela.

12. Eta erran nioten: Çuen beguietan ongui bada, indaçue ene saria; bercela, çaudezte. Eta ene saritaco phisatu cituzten hogoi eta hamar cilharrezco.

13. Eta Jaunac erran çarodan: Moldeguinari arthicoçu sari eder hori, ceinaren bethe preçatua bainaiz horietaz. Eta hartu nituen hogoi eta hamar cilharrezcoac eta moldeguinari arthiqui niozcan Jaunaren etchean.

14. Eta hartu nuen ene bigarren cigorra, Lokarria deitzen cena, anaiatasunaren urratzeco Judaren eta Israelen artean.

15. Eta Jaunac erran çarodan: Har çatzu oraino arçain çoroaren tresnac.

16. Ecen hura non eraiquiren dudan lurrean arçain bat, ceina ez baita goanen ardi utziaren ikustera, barraiatuaren bilhatzera; ceinac ez baitu sakitua sendaturen, ez-eta guelditzen çaizconac haciren; eta janen baititu guicenenac eta hautsico baitiozcate hatz-behatzac.

17. Oi arçaina, eta arçain-aiçun arthaldea trebes uzten duena! Ezpata dago haren besoaren gainera eta haren escuineco beguira; iharturen da haren besoa, eta ilhumbeac harturic itsuturen haren escuineco beguia.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 11