Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 11:7-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta hargatic, oi arthaldeco beharrac, nic alhaturen dut hilceco den acienda. Eta hartu nituen bi cigor, eta bat deithu nuen Edertasuna, eta bercea Lokarria: eta alhatu nuen arthaldea.

8. Eta hilabethe batez hilaraci ditut hirur arçain, eta ene bihotza hersi da hequien gainean; ecen hequien bihotza ere aldatu da ene gainean.

9. Eta erran nuen: Etzaituztet guehiago alhaturen: hilen dena, hil bedi; hilcen dutena, hil beçate; eta gaineracoec elkar jan beçate.

10. Eta hartu nuen ene cigor, Edertasuna deitzen cens; eta hautsi nuen, populu guciequin jo nuen patuaren hausteco.

11. Eta patua hautsia içan cen egun hartan; eta holetan, arthaldeco behar niri beguiratzen cirenec eçagutu çuten, Jaunaren solasa cela.

12. Eta erran nioten: Çuen beguietan ongui bada, indaçue ene saria; bercela, çaudezte. Eta ene saritaco phisatu cituzten hogoi eta hamar cilharrezco.

13. Eta Jaunac erran çarodan: Moldeguinari arthicoçu sari eder hori, ceinaren bethe preçatua bainaiz horietaz. Eta hartu nituen hogoi eta hamar cilharrezcoac eta moldeguinari arthiqui niozcan Jaunaren etchean.

14. Eta hartu nuen ene bigarren cigorra, Lokarria deitzen cena, anaiatasunaren urratzeco Judaren eta Israelen artean.

15. Eta Jaunac erran çarodan: Har çatzu oraino arçain çoroaren tresnac.

16. Ecen hura non eraiquiren dudan lurrean arçain bat, ceina ez baita goanen ardi utziaren ikustera, barraiatuaren bilhatzera; ceinac ez baitu sakitua sendaturen, ez-eta guelditzen çaizconac haciren; eta janen baititu guicenenac eta hautsico baitiozcate hatz-behatzac.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 11