Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 11:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çabal çatzic, Liban, hire atheac, eta suac ires betza hire cedroac.

2. Içaia, eguic orrobia, ceren erori baita cedroa, ceren xahutuac baitire gora cirenac; orroa eguiçue Basango haritzac, ceren ebaquia baita oihan hazcarra.

3. Arçainen orrobiazco deihadarra; ceren xahutua den hequien berreguingarria, lehoinen marrumaren otsa; ceren xahutua den Jordanearen hampurusgarria.

4. Hau dio ene Jainco Jaunac: alha çatzu ene acienda hil beharrac;

5. Beren jabeec hilcen cituzten, eta bihotzminic etzuten; eta salcen cituzten, ciotelaric: Benedica bequio Jaunari, aberats eguinac gare; eta arthaldeac arçainec berec etzituzten guphide.

6. Eta nic ere ez ditut guehiago guphidetsiren lur huntaco egoiliarrac, dio Jaunac; huna non arthiquiren ditudan guiçonac, cein bere lagunaren escura eta bere erreguearen escura: eta xahuturen dute lurra, eta nic ez dut hequien escutic atheraturen.      

7. Eta hargatic, oi arthaldeco beharrac, nic alhaturen dut hilceco den acienda. Eta hartu nituen bi cigor, eta bat deithu nuen Edertasuna, eta bercea Lokarria: eta alhatu nuen arthaldea.

8. Eta hilabethe batez hilaraci ditut hirur arçain, eta ene bihotza hersi da hequien gainean; ecen hequien bihotza ere aldatu da ene gainean.

9. Eta erran nuen: Etzaituztet guehiago alhaturen: hilen dena, hil bedi; hilcen dutena, hil beçate; eta gaineracoec elkar jan beçate.

10. Eta hartu nuen ene cigor, Edertasuna deitzen cens; eta hautsi nuen, populu guciequin jo nuen patuaren hausteco.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 11