Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 10:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunari berantaroan galda dioçoçue uria, eta Jaunac eguinen ditu elhurrac, eta emanen darozquitzuete uri eta urixcac eta ceini bere landan belharra.

2. Alabainan hutsalqueriac erran dituzte jaincomoldeec, gueçurrac ikusi dituzte aztiec, eta elhe alferrac erabili dituzte amets-eguileec; goçacari hutsalac ematen cituzten; hargatic ene populua içatu da arthalde bat beçala eramana; eta atsecabeac jasanen ditu, ceren ez baitu arçainic.

3. Arçainen contra biztu da ene hasarrea, akerren gainean eguinen dut ene ikarpena; ceren Jauna goan baita bere arthaldearen, Judaco etchearen ikustera, eta hura hartu du bere ospezco çalditzat guerlaraco.

4. Hartaric ilkiren da izquina-harria, hartaric habea, hartaric guduco arrambela, hartaric cargudun guciac.

5. Eta içanen dire, etsaia guduan carriquetaco lohia beçala oincatzen duten guerlari hazcarren idurico; eta guducaturen dire, ceren hequiequin içanen baita Jauna; eta çaldien gainera igaiten direnac ahalquez içanen dire estaliac.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 10