Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 1:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta hasarre handiaz hasarretzen natzaiote jendaia indardunei ceren ni guti bat samur bainincen; eta hequiec berriz, gaizqui eguiteraino eman baitute escu.

16. Aria hortaz, dio Jaunac: Urricalmenduz betheric bihurturen naiz Jerusalemera; eta haren erdian alchaturen da ene etchea, dio armadetaco Jaunac; eta haria hedaturen da Jerusalemeren gainera.

17. Eguiçu oraino oihu, erranez: Hau dio armadetaco Jaunac: Ontasunac ene hirietara gaindica ethorriren dire oraino; eta Jaunac goçacari emanen dio oraino Sioni, eta Jerusaleme hautaturen du oraino.

18. Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara lau adar.

19. Eta erran nioen ene baithan minço cen aingueruari: Cer dire horiec? Eta ihardetsi çarodan: Horiec dire adarrac, Juda, eta Israel, eta Jerusaleme haiçatu dituztenac.

20. Eta Jaunac erakutsi çarozquidan lau harotz.

21. Eta erran nuen: Certara dathorci horiec? Eta ihardetsi çuen erranez: Horra adarrac, Juda haiçatu dutenac gucia guiçonez guiçon eta hequietaric batec ez baitu goititu burua; eta harotzac heldu dire adarren icitzera, adarren hausteco jendaiei, ceinec goratu baitute besoa Judaco lurraren gainera, ene populuaren barraiatzeco.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 1