Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 1:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorcigarren hilabethean, Dario erreguearen bigarren urthean, Jaunaren hitza ilki citzaioen Çacarias profetari, Baraquiasen semeari, Adoren arresemeari, cerralaric:

2. Hasarre gaitzaz hasarretu içan da Jauna çuen aiten contra.

3. Eta hau erranen dioçu populuari: Hau dio armadetaco Jaunac: Bihur çaitezte ene gana, dio armadetaco Jaunac; eta ni bihurturen naiz çuen gana, dio armadetaco Jaunac.

4. Ez içan çuen arbasoac beçala, ceinei oihu eguiten baitzaroten aitzineco profetec, cerratelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Bihur çaitezte çuen bide tzarretaric eta çuen asmu guciz gaixtoetaric. Eta ez dute ençun, eta etzaizquit beguiratu, dio Jaunac.

5. Non dire çuen arbasoac? eta profetac bicico dire bethi?

6. Bizquitartean ene hitzac eta ene erabaquiac, ene cerbitzari profeten bidez gaztiatu ditudanac, ez othe çaizcote heldu içan çuen arbasoei? eta hequiec ez othe dire itzuli, ciotelaric: Armadetaco Jaunac eguin darocu burutan hartu çuena guri eguiteaz gure bide eta asmuen arabera?

7. Eta Darioren bigarren urthean, hamecagarren hilabethean, ceina Sabath deitzen baita, hogoi eta laugarren egunean, Jaunac solas eguin cioen Çacarias profetari, Baraquiasen semeari, Adoren arresemeari, cerralaric:

8. Gabaz içan nuen ikuspen bat, eta hara guiçon bat çaldi gorrast baten gainera igana, eta hura çagoen, çolagune batean ciren arraiandien erdian; eta haren ondotic baciren çaldi gorrastac, nabarrac eta çuriac.

9. Eta erran nuen: Nor dire horiec, ene Jauna? Eta ene baithan minço cen aingueru batec erran çarodan: Nic erakutsico darotzut cer diren horiec.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 1