Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 9:8-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Huna Jainco Jaunaren beguiac edocein erresuma bekatu eguiten duenaren gainean daudecela, eta lurraren gainetic xahuturen dut hura; gucia gatic ez dut alde bat xahuturen Jacoben etchea, dio Jaunac.

9. Ecen huna non manaturen dudan nic, eta jendaia gucietan iharrosia içanen da Jacoben etchea, bihia bahean iharrosten den beçala, eta harritto bat ere ez da lurrera erorico.

10. Ezpatatic hilen dire ene populuco bekatu-eguile erraten dutenac: Gaitza ez da hurbilduco, ez da gure gainera ethorrico.

11. Egun hartan eraiquiren dut Dabiden etchea, lurrerat erori dena; osaturen ditut haren harrastetaco urradurac; alchaturen ditut erori direnac, eta berrituren dut hura, beihalaco egunetan cen beçala;

12. Goça detzazten Idumeaco ondarrac eta jendaqui guciac, ceren ene icena hequien gainera deithua baita, dio Jaunac, horiec eguinen dituenac.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 9