Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 9:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ikusi nuen Jauna aldarearen gainean xutic, eta erran çuen: Jo athe-erroa, eta kordoca beitez athaburuac; ecen oroc buruan dute jaramanqueria, eta ezpataz hilen dut horietaric azquena; ez da horiençat ihesbideric. Goanen dire ihes, eta ihes eguinen dutenetaric, bat ez da itzurico.

2. Ifernuraino jauts baleitez ere, handic ene escuac athera letzazque; eta ceruraino igan baleitez, handic beheiti herresta netzazque.

3. Eta Carmelgo cascoan gordeac balaudeci, bilhaturic athera netzazque handic; eta ene beguietaric itsas-ondarretan gorde baleitez, han mana nioçoque sugueari eta asic letzazque.

4. Eta beren etsaien aitzinean gathibu goan baleitez, han ezpatari mana niotzoque eta hil letzazque; eta ene beguiac hequien gainean eçarriren ditut hequien gaitzetan, eta ez onetan.

5. Eta minço dena, armadetaco Jainco Jauna da, ceinac uquitzen baitu lurra, eta lurra urcen baita; eta hartan dauden guciac nigarrez egonen dire; eta iganen da hibai bateco uharrac beçala, eta sunsituren da Eguiptoco hibaia iduri.

6. Bere tronua ceruetan alchatu, eta bere bilduma lurraren gainean jarri duena; itsasoco urac deitzen, eta lurraren gainera ixurcen dituena, hainac Jauna du icena.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 9