7. Jaunac cin eguin du Jacoben hampurusqueriaren contra: Ala! ez ditudala azqueneraino ahanciren horien eguitate guciac.
8. Horren ondotic, lurra ez othe da gainazpicatuco? Nigarretan egonen dire hor daudecenac oro; iganen dire hala-nola hibai bat gucia; eta iraiciac içanen dire, eta urthuco dire Eguiptoco hibaia beçala.
9. Eta egun hartan guerthaturen da, dio Jainco Jaunac, iguzquia etzanen dela egüerdi bethean, eta egun-argui delaric ilhuntaraciren dudala lurra.