Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 8:7-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jaunac cin eguin du Jacoben hampurusqueriaren contra: Ala! ez ditudala azqueneraino ahanciren horien eguitate guciac.

8. Horren ondotic, lurra ez othe da gainazpicatuco? Nigarretan egonen dire hor daudecenac oro; iganen dire hala-nola hibai bat gucia; eta iraiciac içanen dire, eta urthuco dire Eguiptoco hibaia beçala.

9. Eta egun hartan guerthaturen da, dio Jainco Jaunac, iguzquia etzanen dela egüerdi bethean, eta egun-argui delaric ilhuntaraciren dudala lurra.

10. Eta çuen besta-buruac aldaturen ditut deithoretara, eta çuen cantica guciac kexuetara; çakua ekarriren dut çuen bizcarretara eta karçoiltasuna buru gucien gainera; eta lurra eçarriren dut, bere haur bakarraz nigarrez dagoen ama bat iduri, eta haren azquen orduac emanen ditut karmindurazco egun bat beçala.

11. Huna heldu direla egunac, dio Jaunac, eta gosetea bidaliren dut lurrera, ez oguizco gosetea, ez-eta ur-egarria, bainan-bai Jaunaren hitzaren ençutecoa.

12. Eta asaldutan içanen dire itsaso batetic bercera eta ipharretic iguzqui-aldera; inguruca ibiliren dire Jaunaren hitzaren bilha, eta aurkituren ez dute.

13. Egun hartan, egarriac ahituric erorico dire nescatcha ederrac eta guiçon-gazteac ere,

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 8