Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 8:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara fruitu maco bat.

2. Eta erran çarotan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Fruitu maco bat. Eta Jaunac erran çarotan: Israelgo ene populuaren gainera heldu da akabança; ez natzaio barkatzen guehiago harico.

3. Eta egun hartan temploco atheetaco erroac carrancaz harico dire, dio Jainco Jaunac; asco hilen dire, eta ixiltasuna arthiquia içanen da toqui gucietara.

4. Hau adi çaçue, erromesaren leherçaileac, lurreco beharra abiarazten duçuenac,

5. Dioçuelaric: Noiz iraganen da hilabethea, eta salduco ditugu gure salgueiac? Noiz goanen larumbata, eta atheratuco ditugu oguiac; ttipituco dugu neurria, handituco sicloaren phisua, eta erabilico balança aiçunac,

6. Diruaren bidez jabe gaitecen beharrez, eta oinetaco truc erromesez, eta sal diotzoguten ogui-aphainquinac?

7. Jaunac cin eguin du Jacoben hampurusqueriaren contra: Ala! ez ditudala azqueneraino ahanciren horien eguitate guciac.

8. Horren ondotic, lurra ez othe da gainazpicatuco? Nigarretan egonen dire hor daudecenac oro; iganen dire hala-nola hibai bat gucia; eta iraiciac içanen dire, eta urthuco dire Eguiptoco hibaia beçala.

9. Eta egun hartan guerthaturen da, dio Jainco Jaunac, iguzquia etzanen dela egüerdi bethean, eta egun-argui delaric ilhuntaraciren dudala lurra.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 8