Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 7:6-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Jauna urricaldu cen horren gainean: Hori ere ez da içanen, erran çuen Jainco Jaunac.

7. Hau erakutsi çarodan Jaunac: Hara Jauna xutic çagoela harrasi embocatu baten gainean, eta harguin phalote bat cen haren escuan.

8. Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico.

9. Idolaren leku gorac urratuac eta Israelec sainduetsi toquiac desmasatuac içanen dire; eta ezpatarequin jaiquico naiz Jeroboamen etchearen gainera.

10. Eta Amasias, Bethelgo apheçac igorri çuen Israelgo erregue Jeroboamen gana, cerralaric: Amos çure contra bihurtu da Israelgo etchearen erdian; lurrac ecin egarrico ditu haren solas guciac.

11. Ecen hau dio Amosec: Ezpatatic hilen da Jeroboam, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen da.

12. Eta Amasiasec erran cioen Amosi: Habil, ikuslea; ihes-eguic Judaco lurrera; han janen duc oguia, eta han harico haiz profetisatzen.

13. Ez behedi guehiago Bethelen profetisatzen abia; ceren hemen baitire erregueren leku sainduetsia eta erresumaco jaureguia.

14. Eta Amosec ihardetsi eta erran cioen Amasiasi: Ez naiz ez profeta, ez profeta-semea; bainan ni naiz unha bat, sicomora-ximicatzailea.

15. Eta Jaunac hartu nau, arthaldearen ondotic nindabilaric, eta Jaunac erran içan darot: Çoaz, profetisa dioçoçu Israelgo ene populuari.

16. Eta orai adi çaçu Jaunaren hitza: Çuc dioçu: Ez duçu Israelen gainean profetisatuco, ez-eta idolaren temploaren gainera eraunsiaric eguinen.

17. Hori gatic hau dio Jaunac: Hire emaztea lilitcho ibiliren duc hirian; hire semeac eta hire alabac ezpataren azpira erorico dituc; hire lurra hariaz içanen duc neurtua; eta hi, lur lohian hilen haiz, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen duc.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 7