Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 7:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta erran nuen: Jainco Jauna, bara çaite othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?

6. Jauna urricaldu cen horren gainean: Hori ere ez da içanen, erran çuen Jainco Jaunac.

7. Hau erakutsi çarodan Jaunac: Hara Jauna xutic çagoela harrasi embocatu baten gainean, eta harguin phalote bat cen haren escuan.

8. Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico.

9. Idolaren leku gorac urratuac eta Israelec sainduetsi toquiac desmasatuac içanen dire; eta ezpatarequin jaiquico naiz Jeroboamen etchearen gainera.

10. Eta Amasias, Bethelgo apheçac igorri çuen Israelgo erregue Jeroboamen gana, cerralaric: Amos çure contra bihurtu da Israelgo etchearen erdian; lurrac ecin egarrico ditu haren solas guciac.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 7