11. Ecen hau dio Amosec: Ezpatatic hilen da Jeroboam, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen da.
12. Eta Amasiasec erran cioen Amosi: Habil, ikuslea; ihes-eguic Judaco lurrera; han janen duc oguia, eta han harico haiz profetisatzen.
13. Ez behedi guehiago Bethelen profetisatzen abia; ceren hemen baitire erregueren leku sainduetsia eta erresumaco jaureguia.
14. Eta Amosec ihardetsi eta erran cioen Amasiasi: Ez naiz ez profeta, ez profeta-semea; bainan ni naiz unha bat, sicomora-ximicatzailea.
15. Eta Jaunac hartu nau, arthaldearen ondotic nindabilaric, eta Jaunac erran içan darot: Çoaz, profetisa dioçoçu Israelgo ene populuari.
16. Eta orai adi çaçu Jaunaren hitza: Çuc dioçu: Ez duçu Israelen gainean profetisatuco, ez-eta idolaren temploaren gainera eraunsiaric eguinen.