Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 7:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau erakutsi içan darot Jainco Jaunac, eta hara xartalaren eguilea, uri berantecoac belharra sorrarazten abiatzen duenean; eta hara uri berantiarra erreguerençateco ephai-aldiaren ondotic.

2. Eta guerthatu cen, xartalac belharra jaten akabatu çuenean, erran nuela: Jainco Jauna, beguitharte eguiçu othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?

3. Jauna urricaldu cen horren gainean, eta erran çuen: Ez da holacoric içanen.

4. Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara Jainco Jaunac deitzen çuela suzco juiamendua; eta suac iretsi çuen çolagune handi bat eta gainetaric çathi bat jan çuen.

5. Eta erran nuen: Jainco Jauna, bara çaite othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?

6. Jauna urricaldu cen horren gainean: Hori ere ez da içanen, erran çuen Jainco Jaunac.

7. Hau erakutsi çarodan Jaunac: Hara Jauna xutic çagoela harrasi embocatu baten gainean, eta harguin phalote bat cen haren escuan.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 7