Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 4:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta harrasietaco urraduretaric ilkico çarete bat bercearen ondotic, eta Armonera içanen çarete arthiquiac, dio Jaunac.

4. Çoazte Bethelera, eta eguiçue gaizquia; çoazte Galgalara, eta murruca çatzue çuen legue-hausteac; goicetic eraman çatzue çuen bitimac eta hirur egunez çuen hamarrenac.

5. Eguizquitzue ophil alchatuzco escainçac; espantu eguiçue çuen oldezco escaincez, eta orotan erançun çatzue; hola nahi içan duçue ecen, Israelgo semeac, dio Jainco Jaunac.

6. Horren gatic nic ere eman darotzuet horcetaco hosquindura çuen hiri gucietan, eta ogui escasia çuen toquietan orotan; eta halere etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

7. Nic halaber çuetaric debecatu dut uria, hirur hilabethe guelditzen cirelaric oraino uztarora; eta hiri baten gainera uria eguin dut, eta bercearen gainera ez; aurkinça bat bustia içan da; eta uriztatu ez dudan ephaitza, agortu içan da.

8. Bi eta hirur hiri berce batera ethorri dire ur edatera, eta ez dire ase; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

9. Jo içan çaituztet haice erregarriaz eta herdoaz; çuen baratzequeta handia, çuen mahastiqueta, çuen olibadiqueta, çuen picodiqueta harraz içan dire iretsiac; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

10. Çuen gainera heriotzea bidali dut Eguiptoco bidean; ezpataz jo dut çuen gazteria, çaldiac etsaiari atzemanarazteraino; çuen sudurretara iganaraci dut çuen campetaco ustel-urrina; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

11. Herrauts çaituztet, Jaincoac Sodoma eta Gomorha herrautsi cituen beçala; eta bilhacatu çarete sualde batetic eraman itchindia iduri; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

12. Aria hortaz, hau eguinen darotzut, Israel; eguin içan darotzuquedan ondoan, berriz, abia çaite, Israel, çure Jaincoaren bidera.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 4