Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 4:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hitz hau adi çaçue, Samariaco mendian çareten behi guicenac, beharrari bidegabe eguileac, eta erromesen oincatzaileac, çuen nausiei erraten duçuenac: Ekarçue eta edanen dugu.

2. Jainco Jaunac cin eguin du bere icen sainduaz, çuen gainera heldu direla egunac, eta laçafrinetan alchatuac içanen çaretela, eta çuen ondarrac berz iraquituetara arthiquiac.

3. Eta harrasietaco urraduretaric ilkico çarete bat bercearen ondotic, eta Armonera içanen çarete arthiquiac, dio Jaunac.

4. Çoazte Bethelera, eta eguiçue gaizquia; çoazte Galgalara, eta murruca çatzue çuen legue-hausteac; goicetic eraman çatzue çuen bitimac eta hirur egunez çuen hamarrenac.

5. Eguizquitzue ophil alchatuzco escainçac; espantu eguiçue çuen oldezco escaincez, eta orotan erançun çatzue; hola nahi içan duçue ecen, Israelgo semeac, dio Jainco Jaunac.

6. Horren gatic nic ere eman darotzuet horcetaco hosquindura çuen hiri gucietan, eta ogui escasia çuen toquietan orotan; eta halere etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

7. Nic halaber çuetaric debecatu dut uria, hirur hilabethe guelditzen cirelaric oraino uztarora; eta hiri baten gainera uria eguin dut, eta bercearen gainera ez; aurkinça bat bustia içan da; eta uriztatu ez dudan ephaitza, agortu içan da.

8. Bi eta hirur hiri berce batera ethorri dire ur edatera, eta ez dire ase; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

9. Jo içan çaituztet haice erregarriaz eta herdoaz; çuen baratzequeta handia, çuen mahastiqueta, çuen olibadiqueta, çuen picodiqueta harraz içan dire iretsiac; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

10. Çuen gainera heriotzea bidali dut Eguiptoco bidean; ezpataz jo dut çuen gazteria, çaldiac etsaiari atzemanarazteraino; çuen sudurretara iganaraci dut çuen campetaco ustel-urrina; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

11. Herrauts çaituztet, Jaincoac Sodoma eta Gomorha herrautsi cituen beçala; eta bilhacatu çarete sualde batetic eraman itchindia iduri; eta çuec etzarete ene gana bihurtu, dio Jaunac.

12. Aria hortaz, hau eguinen darotzut, Israel; eguin içan darotzuquedan ondoan, berriz, abia çaite, Israel, çure Jaincoaren bidera.

13. Ecen huna mendien eguilea, haicearen eguilea, bere hitza guiçonari eçagutarazten dioena, goiceco lanhoen eguilea, eta lurreco bizcar goretan ibilcen dena; armadetaco Jainco Jauna da haren icena.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 4