Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 3:8-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Lehoinac marruma eguinen du, nor ez da ikaratuco? Jainco Jauna minçatu da, norc ez du profetisatuco?

9. Hau adiaraz çaçue Açoteco etcheetan eta Eguiptoco lurreco etcheetan, eta erraçue: Bil çaitezte Samariaco mendietara eta ikusatzue hango erhoqueriaqueta eta hango çokoloetan jasaiten diren bidegabequeriac.

10. Eta ez dute jaquin çucen cenaren eguiten, dio Jaunac, beren etcheetan molçatzen cituztelaric gaixtaqueria eta ohoinqueriac.

11. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Lurra hersatua eta inguratua içanen da; kendua içanen çaitzu çure indarra, eta larrutuac içanen dire çure hiriac.

12. Hau dio Jaunac: Nola arçain batec lehoinaren ahotic athera bailetzazque bi ixter edo beharri moca bat, hain nequez atheraco dire Israelgo semeac, Samarian daudenac ohe-çokoan, edo Damasco-etzauncetan.

13. Adi çaçue eta lekucotasun athera Jacoben etchean, dio armadetaco Jainco Jaunac;

14. Israelen legue-hauspenen bilhatzen abiatuco naicenean, ikarturen naicela haren baithan eta Bethelgo aldareetan; ebaquiac içanen direla aldarearen adarrac, eta lurrera erorico direla.

15. Eta joco ditut negu-etchea eta udaco etchea, eta erorico dire bolizco jaureguiac, eta urratua içanen da etchequeta gaitza, dio Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 3