Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 3:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Lurreco ahaideeria gucietaric, çuec bakarric eçagutu içan çaituztet; hargatic çuetan bilhaturen ditut çuen tzarqueriac oro.

3. Bi guiçon elkarrequin ibilico othe dire, baldin ez baçaiote ongui heldu?

4. Lehoinac oihanean orroa eguinen othe du harrapaquinic ez badu? Lehoincumeac bere etzan-lekutic marruma arthiquiren othe du, ez balin badu cerbait atzeman?

5. Xoria erorico othe da lurrean den artera, hedatzaileric ez bada? Artea lurretic alchaturen da othe, cerbait atzeman baino lehen?

6. Turutac hirian durrundaturen othe du, eta populua ez icituco? Hirian asturugaitz cerbait içanen othe da, non ez duen Jaincoac igorri?

7. Ecen Jainco Jaunac ez du deusere eguin, non ez dioten bere cerbitzari profetei aguertu bere segretua.

8. Lehoinac marruma eguinen du, nor ez da ikaratuco? Jainco Jauna minçatu da, norc ez du profetisatuco?

9. Hau adiaraz çaçue Açoteco etcheetan eta Eguiptoco lurreco etcheetan, eta erraçue: Bil çaitezte Samariaco mendietara eta ikusatzue hango erhoqueriaqueta eta hango çokoloetan jasaiten diren bidegabequeriac.

10. Eta ez dute jaquin çucen cenaren eguiten, dio Jaunac, beren etcheetan molçatzen cituztelaric gaixtaqueria eta ohoinqueriac.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 3