Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 2:4-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Hau dio Jaunac: Judac eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Jaunaren leguea baitute arnegatu, eta haren manamenduac ez çaindu; alabainan enganatu dituzte beren jaincoaiçunec, ceinen ondotic ibili içan baitire hequien arbasoac.

5. Eta sua igorrico dut Judara, eta erreco ditu Jerusalemgo etcheac.

6. Hau dio Jaunac: Israelec eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren prestua duten saldu dirutan, eta beharra oinetaco truc.

7. Hequiec lurreco herrautsean lehercen dituzte beharren buruac, eta makurcen dute xumeen bidea; semea eta aita nescatcha ber-baten gana ibili dire, ene icen sainduari laido eguiteco.

8. Aldare gucien ondoan etzan dire soineco bahituen gainean; eta condenatuen arnoa edan dute beren Jaincoaren etchean.

9. Nic xahutu nuen bada hequien aitzinetic Amorhearra, ceinaren irazquia cedroaren goratasunaren bardin, eta bera haritza beçain hazcarra baitzen; eta nic lehertu nituen haren gaineco fruituac eta haren behereco erroac.

10. Ni naiz çuec Eguiptoco lurretic iganaraci eta mortuan berrogoi urthez bidatu çaituztedana, goça cineçaten Amorhearraren lurra.

11. Nic eraiqui ditut çuen semeetaric profetac eta çuen gazteetaric Naçarearrac. Ez othe da hola, Israelgo haurrac? dio Jaunac.

12. Eta çuec arnoa ematen cinaroeten Naçarearrei edatera; eta profetac manatzen cintuzten erranez: Ez profetisa.

13. Huna nic carrasca eguinen dut çuen gainean, hala-nola orga belharrez sorthatuac eguiten baitu carrasca.

14. Ihesbideac escas eguinen dio çalhuari, guerlaria ez da bere bihotzaz nausi içanen, hazcarrac ez du bere bicia salbaturen.

15. Arrambela daducana ez da gogor egonen, bere oinec ez dute itzurraraciren çalhua, eta çaldi gainera igaiten denac ez du salbaturen bere bicia;

16. Eta hazcarren artean, bihotzez hazcar denac, bulucic egun hartan ihes eguinen du, dio Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 2