Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 2:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac: Moabec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Idumeaco erregueren heçurrac erre dituen herrausteraino.

2. Eta sua igorrico dut Moabera, eta erreco ditu Cariotheco etcheac; eta Moab hilen da harramancen eta turuta durrunden erdian.

3. Eta haren erditic galduco dut juiea, eta haren aitzindariac hilen ditut harequin, dio Jaunac.

4. Hau dio Jaunac: Judac eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Jaunaren leguea baitute arnegatu, eta haren manamenduac ez çaindu; alabainan enganatu dituzte beren jaincoaiçunec, ceinen ondotic ibili içan baitire hequien arbasoac.

5. Eta sua igorrico dut Judara, eta erreco ditu Jerusalemgo etcheac.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 2