Itun Zaharra

Itun Berria

Amosen Profecia 1:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Amosen hitzac, Amos Thecueco arçainetaric baitzen, Israelen gainean içatu çuen ikuspenaz, Judaco erregue Ociasen egunetan, eta Israelgo erregue Jeroboam Joasen semearen egunetan, bi urthe lur-ikara baino lehen.

2. Eta erran çuen: Siondic orroa eguinen du Jaunac, eta Jerusalemetic adiaracico du bere minçoa; nigarrez baratu dire arçainen alhapide ederrac, eta agortu da Carmelen cascoa.

3. Hau dio Jaunac: Damasec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren burdinazco orguen azpian xehacatu baitute Galaad.

4. Eta sua bidalico dut Açaelen etchera, eta erreco ditu Benadaden etcheac.

5. Eta trencaturen dut Damasco haga, eta iraiciren ditut hango egoiliarrac Idolaren celhaietic, eta manamenduco makila daducana atseguinetaco etchetic; eta Siriaco populua desherritua içanen da Cirenera, dio Jaunac.

6. Hau dio Jaunac: Gaçac eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren oro gathibu eraman eta Idumean hersi baitituzte.

7. Eta bidalico dut sua Gaçaco harrasien barnera, eta erreco ditu hango etcheac.

8. Eta egoiliarrac iraiciren ditut Açotetic, eta manamenduco makila daducana Ascalondic; eta escua itzuliren dut Acaronen gainera, eta galduco dire Filistindar ondarrac, dio Jainco Jaunac.

9. Hau dio Jaunac: Tirrec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren gathibuac oro hersi dituzten Idumean eta ez diren orhoitu anaiequilaco batasunaz.

Irakurri kapitulu osoa Amosen Profecia 1