Itun Zaharra

Itun Berria

Agjeoren Profecia 2:12-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Hau dio armadetaco Jaunac: Leguearen aria aphecei galda dioçoçute huneletan

13. Guiçon batec haragui sainduetsitic eraman baleça bere soinecoaren petrailean, eta pusca hartaz uqui baleça oguia, edo jaquia, edo arnoa, edo olioa, edo jateco cerbait, sainduetsia othe liçate hura? Aphecec aldiz ihardetsi çuten: Ez.

14. Eta Agjeoc erran çuen: Baldin hiliquiaz lohitua denac uqui baleça aiphatu horietaric cerbait, kutsatua liçate othe? Eta aphecec ihardetsi eta erran çuten: Bai, kutsua baluque.

15. Eta Agjeoc ihardetsi eta erran çuen: Orobat da populu hau ene aitzinean; hala-hala da jendaqui hau, dio Jaunac, eta halaber horien escuetaco lan guciac; eta hor escaini dituzten guciac kutsatuac dire.

16. Eta orai çuen orhoitzapena bihurraraz çaçue egungo egunetic goitirat, Jaunaren temploan harria harriaren gainean eçarri denetic aitzinago.

17. Hogoi erregutaco ogui-murrura, hurbilcen cinetenean, hamarrecora bilhacatua cen; eta lacora cinhoaztenean, berrogoi eta hamar gorgoila arnoren eraustera, hogoietara urthuac ciren.

18. Jo çaituztet haice erregarriaz; herdoaz eta harriaz jo ditut çuen escuetaco lan guciac; eta çuetan ez da içatu ene gana bihurtu denic, dio Jaunac.

19. Eratchicatzue çuen bihotzac egun huntaric eta ethorquiçunari, bederatzigarren hilabetheco hogoi eta laugarren egunetic; Jaunaren temploco asentuac arthiquiac içan ciren eguneticaco guerthacariac eçar çatzue çuen bihotzaren gainean.

20. Haciac belhartu othe dire oraicoz, eta mahastiac, eta picodiac, eta mingranadiac eta olibadiac loratu othe dire oraino? egun huntaric ixurico dut ene benedicionea.

21. Eta bigarren aldico, hilabetheco hogoi eta laugarren egunean, Agjeori solas eguin cioen Jaunac, cerralaric:

22. Minça çaquizquio Çorobabeli, Judaco buruçaguiari, erraten dioçularic: Nic iharrosiren ditut batean cerua eta lurra.

23. Eta eragotziren dut erreinuetaco tronua, eta leherturen dut jendaien erreinuco indarra, eta uzcailiren ditut orga-lasterra eta haren gainecoa; eta lurra joco dute çaldiec eta çaldizcoec, eta guiçona erorico da bere anaiaren ezpataren azpira.

24. Eta egun hartan, dio armadetaco Jaunac, hartuco çaitut çu, Çorobabel, Salathielen semea, ene cerbitzaria, dio Jaunac; eta eçarrico çaitut ene ciguilua beçala, ceren çu baitzaitut hautatu, dio armadetaco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Agjeoren Profecia 2