Itun Zaharra

Itun Berria

Abdiasen Profecia 1:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Nola ikartu dute Esau? nola bilhatu dire haren çokoetan?

7. Hire muga bururaino iraici haute; hirequin batasun çuten guciec jokatu haute; hire contra nausitu dituc hire baquezco guiçonac; hirequin jaten çutenec arteac hedatu darozquie azpian. Umotasunic ez da Edomen baithan.

8. Ez othe ditut, dio Jaunac, egun hartan galduren Idumeatic çuhurrac, eta Esauren menditic umotasuna?

9. Eta hegoaldetic ikaran egonen dire hire hazcarrac, Esauren menditic xahutzen hari delacoz guiçona.

10. Hire anaia Jacoben gainean eguin içan ditucan heriotze eta gaixtaquerien gatic, ahalqueac estaliren hau, eta galduren haiz behin bethico.

11. Haren contra atheratua hincen egunean, arrotzec harcen çutenean haren armada, atzeac sarcen cirenean haren atheetan, eta çortea arthiquitzen çutenean Jerusalemeren gainera, hi ere orduan hequietaric bat beçala hincen.

Irakurri kapitulu osoa Abdiasen Profecia 1