Itun Zaharra

Itun Berria

Abdiasen Profecia 1:13-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta ez haiz ene populuaren athean sarthuren haren xahupeneco egunean; eta ez duc hic ere erdeinua arthiquiren haren desmasiaco egunean; eta ez haiz haren armadaren contra içanen bidalia haren xahupeneco egunean.

14. Eta ez haiz athequetan jarriren ihes eguinen dutenen hilceco; eta ez dituc haren ondarrac hersiren egun gaitza dathorrenean.

15. Ecen jendaqui gucien gainean hurbil da Jaunaren eguna: nola eguin baituc, hala eguinen çaic; hire saria bihurturen çaic hire buruaren gainera.

16. Ecen ene hasarrea edan duçuen beçala ene mendi sainduaren gainean, jendaia guciec edanen dute baratu gabe; eta edanen dute eta iretsico, eta ez balire beçala içanen dire.

17. Eta Siongo mendian içanen da salbamendua eta hura içanen da saindua; eta Jacoben etchea nausituren da lehenago bere nausi cituenei.

Irakurri kapitulu osoa Abdiasen Profecia 1