Itun Zaharra

Itun Berria

Abdiasen Profecia 1:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Abdiasen ikuspena. Edomi hau derro Jainco Jaunac: Jaunaren ahotic aditu dugu erraten, eta bidalquin bat igorri du jendaietara; eta erraten dute: Jaiqui jaiqui gaitecen oro Edomi gudu ematera.

2. Huna aphurric eçarri hindudala jendaien erdian: guciz haiz erdeinagarri.

3. Hire bihotzeco hampurusqueriac handitu hau; harcaitzen cilhoetan hagoelacoz, mendietan gora jarri haicelacoz, hire bihotzean erraten duc: Norc jautsaraz ni beheiti?

4. Arranoa beçala goiti bahindedi ere, eta içarren artean coca baheça hire ohancea, beheiti hinçaquet handic, dio Jaunac.

5. Ebasleac sarthu balire hire etchean, ohoinac gabaz ethorri balire, ez othe hindaite ixilttoric egonen? Beren dina baino guehiago eraman othe leçaquete? Mahats-harçaileac hire mahastira sar baleitez, mulkotto bat bederen ez othe liaçaquetec utz?

6. Nola ikartu dute Esau? nola bilhatu dire haren çokoetan?

7. Hire muga bururaino iraici haute; hirequin batasun çuten guciec jokatu haute; hire contra nausitu dituc hire baquezco guiçonac; hirequin jaten çutenec arteac hedatu darozquie azpian. Umotasunic ez da Edomen baithan.

8. Ez othe ditut, dio Jaunac, egun hartan galduren Idumeatic çuhurrac, eta Esauren menditic umotasuna?

9. Eta hegoaldetic ikaran egonen dire hire hazcarrac, Esauren menditic xahutzen hari delacoz guiçona.

Irakurri kapitulu osoa Abdiasen Profecia 1