Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 9:8-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Benedica bedi çure Jainco Jauna, bere tronuaren gainean çure Jainco Jaunaren erregue eçarri nahi içan çaituena. Ceren Jaunac maite duen Israel eta nahi duen hartaz içan bethi cerbitzatua, hargatic haren gainean eçarri çaitu erregue, çucenari eta çucentasunari beren bideen emateco.

9. Eman çarozquien aldiz erregueri sei hogoi urhezco talendu, balsamuqueta handi bat eta harri guciz baliosac; eta ez da halaco balsamuric içatu, nola Sabaco erreguinac erregue Salomoni eman çarozcanac.

10. Hiramen cerbitzariec Salomonen cerbitzariequin ekarri cituzten halaber Ophirretic urhea, usain oneco çurac eta harri guciz baliosac.

11. Eta hequietaric, erran nahi da çur usaindunetaric erreguec mailac eguin cituen Jaunaren etchean eta erregue-etchean, eta cantariei ere guitarrac eta maniurrac; eta halaco çuhamuric ez da egundaino Judaco lurrean ikusi.

12. Erregue Salomonec berriz, Sabaco erreguinari eman çarozquien nahi içan eta galdatu cituenac oro, eta harec ekarri içan çarozquienac baino hainitz guehiago. Eta erreguina bere cerbitzariequin itzuli cen bere lurrera.

13. Bada, erregue Salomoni urthe oroz ekarcen çaroeten urheac baçuen sei ehun eta hirur hogoi eta sei talendu urhezcoen hazta,

14. Sarthu gabe asco jendaquietaco bidalquinec eta tratulariec ekarcen ohi çarotena, eta Arabiaco erregue guciac eta lurretaco satrapec Salomoni ekarten çarozten urhea eta cilharra.

15. Erregue Salomonec eguin cituen beraz berrehun lança sei ehun siclo urhezcoz, ceinac ematen baitziren lança bakotcheco;

16. Hirur ehun erredola urhezco ere hirur ehun siclo urhezcoz, ceinetaz estalcen baitzen erredola bakotcha; eta erreguec eçarri cituen harmateguian, ceinac baitzuen çuhazti bat inguruan.

17. Erreguec eguin çuen halaber boliazco tronu handi bat, eta hura urhe garbienaz estali çuen,

18. Tronura igaiteco sei mailac ere eta oimpeco urhezco alkia, eta bi aldetaco besoac, eta bi lehoin besoen ondoan çaudenac,

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 9