Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 9:25-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Salomonec bacituen oraino bere çalditeguietan berrogoi mila çamari, hamabi mila orga-laster eta hamabi mila çaldizco, eta hequiec eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan, eta erregue cen lekuan Jerusalemen.

26. Haren nausitasuna hedatzen cen erregue gucien gainera Ufrataco ibaietic Filistindarren lurreraino eta Eguiptoco muguetaraino.

27. Eta dirua Jerusalemen harria beçain arront eçarri çuen, eta cedroac, bazterretan sorcen diren sicomorac beçala.

28. Halaber çaldiac erakarcen çarozten Eguiptotic eta leku gucietaric.

29. Salomonen gaineraco eguinçac berriz, nahiz lehenac, nahiz azquenac iscribatuac dira Nathan profetaren erranetan, Ahias Silotarraren liburuetan, eta Ado ikusleac Jeroboam Nabathen semearen contra içan çuen aguerpenean.

30. Aldiz Salomon berrogoi urthez erreguinatu cen Jerusalemen Israel guciaren gainean;

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 9