Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 9:16-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Hirur ehun erredola urhezco ere hirur ehun siclo urhezcoz, ceinetaz estalcen baitzen erredola bakotcha; eta erreguec eçarri cituen harmateguian, ceinac baitzuen çuhazti bat inguruan.

17. Erreguec eguin çuen halaber boliazco tronu handi bat, eta hura urhe garbienaz estali çuen,

18. Tronura igaiteco sei mailac ere eta oimpeco urhezco alkia, eta bi aldetaco besoac, eta bi lehoin besoen ondoan çaudenac,

19. Eta berce hamabi lehointto ere, sei mailen gainean bi aldeetaric çaudenac. Ez da halaco tronu bat içan nihongo erresumetan.

20. Erregueren mahaineco unci guciac ere eta Libango oihaneco etchecoac urhe garbienetic ciren. Cilharra ecic orduco egunetan ezdeusençat iduquia cen,

21. Ceren erregueren unciac Hiramen cerbitzariequin Tharsisera goaten baitziren hirur urthetaric behin, eta handic ekarcen cituzten urhea, cilharra, bolia, ximinoac eta paunac.

22. Horreletan erregue Salomon lurreco erregue guciez gorago heldua içan cen ospe eta aberastasunetan.

23. Lurreco erregue guciac lehiatzen ciren Salomonen beguithartearen ikustera, ençutea gatic Jaunac haren bihotzean eçarri çuen çuhurcia;

24. Eta urthe oroz emaitzac ekarcen çarozten, cilharrezco eta urhezco unci, soineco, harma, balsamu, çaldi, eta mandoac.

25. Salomonec bacituen oraino bere çalditeguietan berrogoi mila çamari, hamabi mila orga-laster eta hamabi mila çaldizco, eta hequiec eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan, eta erregue cen lekuan Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 9