Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 9:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Erregue Salomonec berriz, Sabaco erreguinari eman çarozquien nahi içan eta galdatu cituenac oro, eta harec ekarri içan çarozquienac baino hainitz guehiago. Eta erreguina bere cerbitzariequin itzuli cen bere lurrera.

13. Bada, erregue Salomoni urthe oroz ekarcen çaroeten urheac baçuen sei ehun eta hirur hogoi eta sei talendu urhezcoen hazta,

14. Sarthu gabe asco jendaquietaco bidalquinec eta tratulariec ekarcen ohi çarotena, eta Arabiaco erregue guciac eta lurretaco satrapec Salomoni ekarten çarozten urhea eta cilharra.

15. Erregue Salomonec eguin cituen beraz berrehun lança sei ehun siclo urhezcoz, ceinac ematen baitziren lança bakotcheco;

16. Hirur ehun erredola urhezco ere hirur ehun siclo urhezcoz, ceinetaz estalcen baitzen erredola bakotcha; eta erreguec eçarri cituen harmateguian, ceinac baitzuen çuhazti bat inguruan.

17. Erreguec eguin çuen halaber boliazco tronu handi bat, eta hura urhe garbienaz estali çuen,

18. Tronura igaiteco sei mailac ere eta oimpeco urhezco alkia, eta bi aldetaco besoac, eta bi lehoin besoen ondoan çaudenac,

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 9