Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 9:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Sabaco erreguinac ere ençun çuenean Salomonen omena, asmacari batzuz haren frogatzera Jerusalemera ethorri cen, ontasun handiequin eta camelu batzuequin, ceinec ekarcen baitzituzten balsamuac, urhe hainitz eta harri baliosac. Eta Salomonen gana ethorri cenean, bihotzean cituen guciac erran ciozcan.

2. Eta Salomonec eman çaroen, erreguinac aitzinera eçarri ciozcan gucien arguitasuna, eta etzen deusere içan hari ecin arguitu çaroenic.

3. Erreguinac ikusi ondoan Salomonen çuhurcia eta harec eguin çuen etchea,

4. Haren mahaineco janhariac, haren cerbitzarien egoitzac, carguac eta soinecoac, haren edaraleac eta hequien soinecoac, eta Jaunaren etchean imolatzen cituen bitimac, etzen, harrituaren handiz, guehiago bere baithan.

5. Eta erregueri erran çaroen: Eguia da ene lekuan çure dohain eta çuhurtasunaz ençun nuen solasa.

6. Erraileac ez nituen sinhesten, nerorri ethorri naicen arteo, ene beguiec ikusi duten arteo, eta frogatu dudan arteo çure çuhurciaren erdia doidoia erran içan çarotedala; çure berthuteez omena garhaitu duçu.

7. Dohatsu çure guiçonac! dohatsu çure cerbitzariac, noiznahiden çure aitzinean bici direnac eta çure çuhurcia ençuten dutenac

8. Benedica bedi çure Jainco Jauna, bere tronuaren gainean çure Jainco Jaunaren erregue eçarri nahi içan çaituena. Ceren Jaunac maite duen Israel eta nahi duen hartaz içan bethi cerbitzatua, hargatic haren gainean eçarri çaitu erregue, çucenari eta çucentasunari beren bideen emateco.

9. Eman çarozquien aldiz erregueri sei hogoi urhezco talendu, balsamuqueta handi bat eta harri guciz baliosac; eta ez da halaco balsamuric içatu, nola Sabaco erreguinac erregue Salomoni eman çarozcanac.

10. Hiramen cerbitzariec Salomonen cerbitzariequin ekarri cituzten halaber Ophirretic urhea, usain oneco çurac eta harri guciz baliosac.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 9