Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 8:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, hogoi urthe bethe ondoan, Salomonec Jaunaren temploa eta bere jaureguia alchatu cituenaz gueroztic,

2. Salomonec berritu cituen Hiramec eman çarozquien hiriac, eta hequietan egoitzaz eçarri cituen Israelgo semeac.

3. Goan cen halaber Emath Subacora eta hartaz jabetu cen.

4. Mortuan alchatu çuen Palmira, eta berce hiri guciz hazcar batzu eguin cituen Emathen.

5. Orobat eguin cituen Bethoron-garai eta Bethoron-behere, hiri harrasiztatuac, athe, haga eta cerrapodunac;

6. Balaath ere, eta Salomonenac ciren hiri guciz hazcarrac oro, eta orga-lasterretaco eta çaldizcoen hiri guciac; Salomonec nahi içan eta burutan hartu cituenac oro eguin cituen Jerusalemen, Libanen eta bere azpico lur gucian.

7. Hethear, Amorhear, Pherecear, Hebear eta Jebusearretaric guelditu ciren guciac, Israelgo odoletic etzirenac,

8. Hequien seme eta ondocoetaric Israeldarrec hil etzituztenac, Salomonec cergaren azpian eçarri cituen, egungo eguna arteo beçala.

9. Aldiz Israelgo semeetaric etzuen eçarri erregueren lanetan cerbitzatzeco; ecic hequiec ciren guerla-guiçonac, lehembicico aitzindariac, orga-lasterretaco eta çaldizcoen buruçaguiac.

10. Berriz, erregue Salomonen armadaco buruçaguiac, populuari manatzen çutenac, hamabitan hogoi eta hamar ciren.

11. Faraonen alaba berriz, Dabiden hiritic harençat eguin çuen jaureguira eraman çuen. Ecic erreguec erran çuen: Ene emaztea ez da egonen Dabid Israelgo erregueren etchean, sainduetsia delacoz etche hura ceren hartan sarthu içan den Jaunaren arka.

12. Orduan Salomonec Jaunari holocaustac escaini çarozquien, lorioaren aitzinean Jaunari alchatu çaroen aldarearen gainean,

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 8