Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 7:14-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Bainan bere baitharaturic, ene populuac, ceinaren gainera deithua içan baita ene icena, othoizten banau, bilhatzen badu ene beguithartea, eta bere bide guciz tzarretaric guibelatuz, penitencia eguiten badu; nic ere ençunen dut cerutic, barkatiar içanen natzaiote hequien bekatuei, eta sasualduco dut hequien lurra.

15. Ene beguiac halaber idequiac egonen dira eta ene beharriac atzarriac leku huntan othoiztuco nauenaren othoitzari.

16. Ecic leku hau hautatu eta saindutu dut, ene icena hemen egon dadiençat menderen mendetan, ene beguiac eta bihotza hemen egon ditecen ethorcecoac diren egun orotan.

17. Çu ere ene aitzinean ibilcen baçare, Dabid çure aita ibili den beçala; eguiten baduçu nic manatu darozquitzudan gucien arabera, eta beguiratzen baditutzu ene çucenac eta ene erabaquiac;

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 7