Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 7:11-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Salomonec osatu cituen Jaunaren etchea, erregue-etchea eta bere gogoan hartu cituen guciac eguiteco Jaunaren temploan eta bere jaureguian, eta orotan çorion içan çuen.

12. Bada, gabaz Jauna aguertu citzaioen, eta erran çaroen: Ençun içan dut çure othoitza, eta leku hau enetzat hautatu dut sacrificioco etchetzat.

13. Baldin hersten badut cerua eta uriric ez bada erorcen, manatzen eta igorcen baditut xartalac lurraren iresteco, eta ene populura bidalcen badut içurritea;

14. Bainan bere baitharaturic, ene populuac, ceinaren gainera deithua içan baita ene icena, othoizten banau, bilhatzen badu ene beguithartea, eta bere bide guciz tzarretaric guibelatuz, penitencia eguiten badu; nic ere ençunen dut cerutic, barkatiar içanen natzaiote hequien bekatuei, eta sasualduco dut hequien lurra.

15. Ene beguiac halaber idequiac egonen dira eta ene beharriac atzarriac leku huntan othoiztuco nauenaren othoitzari.

16. Ecic leku hau hautatu eta saindutu dut, ene icena hemen egon dadiençat menderen mendetan, ene beguiac eta bihotza hemen egon ditecen ethorcecoac diren egun orotan.

17. Çu ere ene aitzinean ibilcen baçare, Dabid çure aita ibili den beçala; eguiten baduçu nic manatu darozquitzudan gucien arabera, eta beguiratzen baditutzu ene çucenac eta ene erabaquiac;

18. Eraiquiren dut çure erresumaco tronua, çure aita Dabidi aguindu diodan beçala, nioelaric: Çure odolean ez da guiçona escastuco Israelen gainean buruçagui içateco.

19. Bainan baztercen baçarete, uzten baditutzue ene çucenac eta eman darozquitzuedan manamenduac, eta urrunduric cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue jainco arrotzac,

20. Iraiciren çaituztet eman içan darotzuedan ene lurretic; ene icenari consecratu diodan etche hau kenduren dut ene beguietaric, eta eçarriren dut populu gucien irrigarri eta iracasbidetzat.

21. Eta etche hau erranquiçunetan içanen da hemen iraganen diren guciençat, eta erranen dute harrituz: Cergatic Jaunac hunela eguin daroete lur huni eta etche huni?

22. Eta ihardetsia içanen çaroete: Ceren utzi duten beren arbasoen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic erakarri cituena; ceren hartu, adoratu eta cerbitzatu dituzten jainco arrotzac; horren gatic ondico hauquiec oro erori çaizcote gainera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 7