Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 6:8-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Jaunac erran çaroen: Ceren hau içan baita çure nahia, ene icenari etche baten alchatzecoa, ongui eguin duçu cinez horrelaco nahia içatea;

9. Bainan ez duçu çuc alchatuco etchea, bai ordean çure Seme çure ganic sorthuco denac; hura içanen da ene icenari etchea alchatuco daroena.

10. Jaunac bethe du beraz eman çuen hitza; eta ni jaiqui naiz ene aita Dabiden orde; jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac erran çuen beçala, eta etchea darot alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari.

11. Huntan eçarri dut arka, ceinetan baita Jaunarequilaco patua, Israelgo semeequin eguin çuena.

12. Salomon xutic eman cen beraz Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo populu guciaren parrean, eta hedatu cituen escuac.

13. Ecic Salomonec cobrezco egonleku bat eguin çuen borz beso luçara, borz beso çabalera eta hirur beso gorara cituena, eta basilicaren erdian eçarri çuen. Haren gainean xutic egon cen; eta guero belhaunicaturic, eta escuac cerura alchatuz,

14. Erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, ez da çure idurico Jaincoric ez ceruan ez-etare lurrean; çu çare batasun eta urricalpen iduquitzen diotzoçutena çure cerbitzari çure aitzinean beren bihotz oroz ibilcen direnei;

15. Çu, ene aita Dabidi çure cerbitzariari beguiratu diotzotzuna aguindu cinarozquien guciac, eta bethe ditutzuna çure ahoco hitzac, oraico orduac erakusten duen beçala.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 6