Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 6:7-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta ene aita Dabiden nahia içan cenean Israelgo Jainco Jaunaren icenari etche baten eguitecoa,

8. Jaunac erran çaroen: Ceren hau içan baita çure nahia, ene icenari etche baten alchatzecoa, ongui eguin duçu cinez horrelaco nahia içatea;

9. Bainan ez duçu çuc alchatuco etchea, bai ordean çure Seme çure ganic sorthuco denac; hura içanen da ene icenari etchea alchatuco daroena.

10. Jaunac bethe du beraz eman çuen hitza; eta ni jaiqui naiz ene aita Dabiden orde; jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac erran çuen beçala, eta etchea darot alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari.

11. Huntan eçarri dut arka, ceinetan baita Jaunarequilaco patua, Israelgo semeequin eguin çuena.

12. Salomon xutic eman cen beraz Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo populu guciaren parrean, eta hedatu cituen escuac.

13. Ecic Salomonec cobrezco egonleku bat eguin çuen borz beso luçara, borz beso çabalera eta hirur beso gorara cituena, eta basilicaren erdian eçarri çuen. Haren gainean xutic egon cen; eta guero belhaunicaturic, eta escuac cerura alchatuz,

14. Erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, ez da çure idurico Jaincoric ez ceruan ez-etare lurrean; çu çare batasun eta urricalpen iduquitzen diotzoçutena çure cerbitzari çure aitzinean beren bihotz oroz ibilcen direnei;

15. Çu, ene aita Dabidi çure cerbitzariari beguiratu diotzotzuna aguindu cinarozquien guciac, eta bethe ditutzuna çure ahoco hitzac, oraico orduac erakusten duen beçala.

16. Orai beraz, Israelgo Jainco Jauna, iduc diotzotzu çure cerbitzari ene aita Dabidi aguindu diotzotzunac erranez: Ez da ene aitzinean escastuco çure odoleco guiçona, Israelgo tronuaren gainean, jarrico dena; baldinetaria bizquitartean çure semeac egoten badira beren bideetan eta ene leguean ibilcen badira, çu ene aitzinean ibili çaren beçala.

17. Eta orai, Israelgo Jainco Jauna, gogor bedi çure cerbitzari Dabidi eman dioçun hitza.

18. Sinhesgarri othe da bada Jaincoa guiçonequin lurraren gainean egoten dela? Baldin ceruac eta ceruetaco ceruec ez baçaituztete iduquitzen, cembatenaz gutiago nic eguin dudan etche hunec!

19. Bainan huntaco bakarric eguina da, beguira dioçoçutençat çure cerbitzariaren othoitzari eta haren errequeiari, ene Jainco Jauna; eta ençun detzatzunçat çure cerbitzariac çure aitzinean ixurcen dituen othoitzac;

20. Gau eta egun beguiac idec detzatzun etche hunen gainera, çure icena deithua içanen dela aguindu duçun lekuaren gainera;

21. Ençun deçaçun çure cerbitzariac huntan eguiten darotzun othoitza; eta ençun detzatzun çure cerbitzariaren eta Israelgo çure populuaren othoitzac. Edoceinec othoitz eguin deçaçun leku huntan, ençun çaçu çure egon-lekutic, erran nahi da ceruetaric, eta beguithartez jar beçaizquio.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 6