Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 6:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta erreguec itzuli çuen beguithartea eta benedicatu çuen Israelgo oste gucia (ecic ostea xutic çagoen beguira); eta erran çuen:

4. Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari, ceinac eguincetan eçarri baitu ene aita Dabidi eman cioen hitza erranez:

5. Ene populua Eguiptoco lurretic atheratu dudan egunetic, ez dut Israelgo leinu gucietan hiri bat hautatu, han etche bat eguin çaquion ene icenari; eta ez dut berce guiçon bat hautatu, ene Israelgo populuan buruçagui içateco;

6. Bainan hautatu dut Jerusaleme, ene icena han içan dadiençat, eta hautatu dut Dabid, hura Israelgo ene populuaren gainean erregue eçarceco.

7. Eta ene aita Dabiden nahia içan cenean Israelgo Jainco Jaunaren icenari etche baten eguitecoa,

8. Jaunac erran çaroen: Ceren hau içan baita çure nahia, ene icenari etche baten alchatzecoa, ongui eguin duçu cinez horrelaco nahia içatea;

9. Bainan ez duçu çuc alchatuco etchea, bai ordean çure Seme çure ganic sorthuco denac; hura içanen da ene icenari etchea alchatuco daroena.

10. Jaunac bethe du beraz eman çuen hitza; eta ni jaiqui naiz ene aita Dabiden orde; jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac erran çuen beçala, eta etchea darot alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari.

11. Huntan eçarri dut arka, ceinetan baita Jaunarequilaco patua, Israelgo semeequin eguin çuena.

12. Salomon xutic eman cen beraz Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo populu guciaren parrean, eta hedatu cituen escuac.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 6