Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 6:24-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Baldin Israelgo çure populua bere etsaiez garhaitua balitz (ecic çure alderat bekatu eguinen dute) eta itzuliric penitencia eguiten badute, errequeitzen badute çure icena eta leku huntan othoitz eguiten badute,

25. Çuc ençunen ditutzu cerutic, beguithartez jarrico çaizquio Israelgo çure populuari, eta bihurraracico ditutzu hequiei eta hequien aitei eman daroeçuten lurrera.

26. Baldin cerua hersia içanez, uriric erorcen ez bada populuaren bekatuen ariaz, eta othoizten baçaituzte toqui huntan, çure icenari aithor emanez eta beren bekatuetaric bihurtuz, jo ditutzun ondoan,

27. Ençun çatzu, Jauna, cerutic; çure cerbitzariei eta Israelgo çure populuari barka diotzotzuete beren bekatuac; irakats dioçoçuete bide ona ceintan sarthu behar baitira, eta çure populuari goçatzera eman dioçun lurrari uria emoçu.

28. Lurraren gainera atheratu badira gosetea, içurritea, herdoa, lanhadura, xartalac eta harrac; etsaiec, bazterrac larruturic, sethiatzen badituzte hirico atheac, eta gaitz eta eritasun guciec hersatzen badute populua;

29. Baldin Israelgo çure populutic norbaitec, eçagutuz bere çauria eta eritasuna, othoitz eguiten badu eta escuac etche huntan hedatzen baditu,

30. Çuc ençunen duçu cerutic, erran nahi da çure egoitza goratic; beguithartez jar çaquizquio, eta bakotchari bihur dioçoçu hainaren bihotzean eçagutzen ditutzun bideen arabera, çuc ecen bakarric eçagutzen ditutzu guiçasemeen bihotzac,

31. Çure beldur içan ditecen eta çure bideetan ibil ditecen, gure aitei eman dioçuten lurraren gainean bici diren egun guciz.

32. Israelgo çure populuticacoa ez den arrotz bat urrungo lurretic heldu balin bada, çure icenaren handiaren ariaz, çure escu hazcarraren eta beso hedatuaren ariaz, eta leku huntan adoratzen baçaitu;

33. Çuc ençunen duçu cerutic, çure egoitza guciz sendotic, eta eguinen ditutzu arrotz harec galdatu darozquiquetzun guciac, lurreco populu guciec jaquin deçaten çure icena, çure beldur içan ditecen hala-nola Israelgo çure populua, eta eçagut deçaten çure icena deithua içan dela nic alchatu dudan etche hunen gainera.

34. Baldin çure populua guerlara ilkitzen bada bere etsaien contra çuc bidali duqueçun bideaz, adoratuco çaitu, hautatu duçun hiri hau den alderdirat itzuliz eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat,

35. Çuc ençunen ditutzu cerutic hequien othoitzac eta errequeiac, eta asperturen ditutzu.

36. Bainan baldin çure alderat bekatu eguin badute (ecic ez da guiçonic bekatu eguiten ez duenic), eta samurtua baçare hequien contra, eta etsaien escuetara arthiquitzen baditutzu, eta gathibu eramanac badira urrungo edo hurbileco lurrera,

37. Eta gathibu eramanac içan diren lurrean, beren baithan sarthuric, penitencia eguiten badute, beren gathibutasuneco lurrean, erraten dutelaric: Bekatu eguin dugu, tzarqui haritu gare, çucen-contran ibili gare;

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 6