Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 6:20-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Gau eta egun beguiac idec detzatzun etche hunen gainera, çure icena deithua içanen dela aguindu duçun lekuaren gainera;

21. Ençun deçaçun çure cerbitzariac huntan eguiten darotzun othoitza; eta ençun detzatzun çure cerbitzariaren eta Israelgo çure populuaren othoitzac. Edoceinec othoitz eguin deçaçun leku huntan, ençun çaçu çure egon-lekutic, erran nahi da ceruetaric, eta beguithartez jar beçaizquio.

22. Baldin norbaitec bere lagunaren alderat eguin baleça bekatu, eta haren contra cin eguitera jarria heldu balitz, eta bere burua etche huntan burhoz hers baleça aldarearen aitzinean;

23. Çuc ençunen duçu cerutic, eta çucena erabaquico daroeçu çure cerbitzariei; gaixtaguinari bihurtuco dioçu bere bidea bere buruaren gainera, eta aspertuco duçu çucena, hari bere çucentasunaren arabera emanez.

24. Baldin Israelgo çure populua bere etsaiez garhaitua balitz (ecic çure alderat bekatu eguinen dute) eta itzuliric penitencia eguiten badute, errequeitzen badute çure icena eta leku huntan othoitz eguiten badute,

25. Çuc ençunen ditutzu cerutic, beguithartez jarrico çaizquio Israelgo çure populuari, eta bihurraracico ditutzu hequiei eta hequien aitei eman daroeçuten lurrera.

26. Baldin cerua hersia içanez, uriric erorcen ez bada populuaren bekatuen ariaz, eta othoizten baçaituzte toqui huntan, çure icenari aithor emanez eta beren bekatuetaric bihurtuz, jo ditutzun ondoan,

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 6