Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 4:6-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eguin cituen orobat hamar unci; eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric, hequietan garbitzeco holocaustatzat escainceco ciren guciac; apheçac berriz, itsasoan garbitzen ciren.

7. Hamar urhezco ganderailu ere eguin cituen, manatua içan cen moldearen arabera; eta eçarri cituen temploan, borz escuinetaric eta borz ezquerretaric.

8. Eguin cituen oraino hamar mahain, eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric; eta eguin cituen ehun gorgoila.

9. Eguin cituen, berriz, aphecen lorioa eta basilica handi bat, eta basilican atheac, cobrez estali cituenac.

10. Itsasoa berriz, escuinaldean eçarri çuen iguzqui-haicetic hegoara buruz.

11. Hiramec eguin cituen berçalde berçac, bihorcecoac eta gorgoilac; eta akabatu çuen erregueren lan gucia Jaincoaren etchean,

12. Erran nahi da bi habe, epistiliac eta buruac, eta sare-iduri batzu buruac estalcen cituztenac epistilien gainetic.

13. Eguin cituen halaber laur ehun mingrana eta bi sare, halaco moldez non bi lerrotan mingranac bata berceari, epistiliac eta buruac estalcen cituzten sareco gatheez iratchiquitzen baitziren.

14. Orobat eguin cituen oinac eta oinen gainean eçarri cituen unciac;

15. Itsaso bat, itsasoaren azpico hamabi idiac ere,

16. Berçac, bihorcecoac eta gorgoilac. Salomoni Hiram haren aitac cobre garbienetic eguin ciozcan Jaincoaren etcheco tresna guciac.      

17. Erreguec, Jordaneco ephaitza batean Socoten eta Saredatharen artean, buztin-lurrean urtharaci cituen.

18. Ecin kondatuzcoa cen, berriz, uncien ostea, halai non cobrearen phisua ez baitzen jaquina.

19. Hola Salomonec eguin cituen Jaincoaren etcheco tresna guciac, urhezco aldarea eta mahainac, eta hequien gainean proposicioneco oguiac;

20. Ganderailuac ere beren criseluequin urhe garbienez, oraclearen aitzinean arguitzeco, azturaren arabera;

21. Eta halaco lore-iduri batzu, criseluac eta urhezco suhatsac. Oro urhe garbienetic eguinac ciren.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 4