Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 4:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Erran nahi da bi habe, epistiliac eta buruac, eta sare-iduri batzu buruac estalcen cituztenac epistilien gainetic.

13. Eguin cituen halaber laur ehun mingrana eta bi sare, halaco moldez non bi lerrotan mingranac bata berceari, epistiliac eta buruac estalcen cituzten sareco gatheez iratchiquitzen baitziren.

14. Orobat eguin cituen oinac eta oinen gainean eçarri cituen unciac;

15. Itsaso bat, itsasoaren azpico hamabi idiac ere,

16. Berçac, bihorcecoac eta gorgoilac. Salomoni Hiram haren aitac cobre garbienetic eguin ciozcan Jaincoaren etcheco tresna guciac.      

17. Erreguec, Jordaneco ephaitza batean Socoten eta Saredatharen artean, buztin-lurrean urtharaci cituen.

18. Ecin kondatuzcoa cen, berriz, uncien ostea, halai non cobrearen phisua ez baitzen jaquina.

19. Hola Salomonec eguin cituen Jaincoaren etcheco tresna guciac, urhezco aldarea eta mahainac, eta hequien gainean proposicioneco oguiac;

20. Ganderailuac ere beren criseluequin urhe garbienez, oraclearen aitzinean arguitzeco, azturaren arabera;

21. Eta halaco lore-iduri batzu, criseluac eta urhezco suhatsac. Oro urhe garbienetic eguinac ciren.

22. Balsamunciac ere, isensunciac, gorgoilac eta xurruac urhe garbienetic eguin cituen. Barneco temploco atheac, erran nahi da sainduren sainducoac lanquetatuac ciren; eta temploco atheac campotic urhez ciren. Horreletan akabatu cen Salomonec Jaunaren etchean eguin çuen lan gucia.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 4