Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 4:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eguin çuen halaber cobrezco aldare bat, hogoi besoz luce cena, hogoi besoz çabal eta hamar besoz gora.

2. Itsaso bat ere urthu çuen, hamar besotacoa ezpainetic ezpainera, inguruz biribila; borz besoren goratasuna çuen, eta hogoi eta hamar besotaco soka batec inguratzen çuen haren itzulia.

3. Haren azpian baciren idi-itchura batzu, eta campotic hamar besotaric hamar besotara lanquetadura batzuec bi lerrotan beçala itsasoaren sabela inguratzen çuten. Bada idiac urthuz eguinac ciren.

4. Eta itsasoa bera jarria cen hamabi idiren gainean, ceinetaric hirurec ipharrera beguiratzen baitzuten, berce hirurec mendebalera, berce hirurec hegoara eta gaineraco hirurec iguzqui-haicera, itsasoa çutelaric gainean eçarria; berriz, idien guibelac barneco alderat çauden itsasoaren azpian.

5. Aldiz haren loditasunac baçuen cehe baten heina, eta haren ezpaina cen edateco unci baten ezpaina beçala edo lili çabaldu batena beçala; hirur mila metreta iduquitzen cituen.

6. Eguin cituen orobat hamar unci; eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric, hequietan garbitzeco holocaustatzat escainceco ciren guciac; apheçac berriz, itsasoan garbitzen ciren.

7. Hamar urhezco ganderailu ere eguin cituen, manatua içan cen moldearen arabera; eta eçarri cituen temploan, borz escuinetaric eta borz ezquerretaric.

8. Eguin cituen oraino hamar mahain, eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric; eta eguin cituen ehun gorgoila.

9. Eguin cituen, berriz, aphecen lorioa eta basilica handi bat, eta basilican atheac, cobrez estali cituenac.

10. Itsasoa berriz, escuinaldean eçarri çuen iguzqui-haicetic hegoara buruz.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 4