Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 36:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Joacacec hogoi eta hirur urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hirur hilabethez erreguinatu cen Jerusalemen.

3. Bainan Eguiptoco erreguec, Jerusalemera ethorri cenean, kendu çaroen koroa, eta ehun talendu cilharrezcoz eta urhezco talendu batez cergatu çuen lekua.

4. Joacacen orde haren anaia Eliaquim eçarri çuen erregue Judaren eta Jerusalemen gainean, eta icena aldatuz Joaquin deithu çuen. Joacaz berriz, berequin hartu çuen eta eraman çuen Eguiptora.

5. Joaquinec hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta gaizquia eguin çuen bere Jainco Jaunaren aitzinean.

6. Haren contra igan cen Nabucodonosor Caldearren erregue, eta burdinetan eraman çuen Babilonara.

7. Eta harat eraman cituen Jaunaren unciac eta bere temploan eçarri cituen.

8. Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, harec erabili cituen tzarqueriac eta haren baithan aurkitu cirenac, Judaco eta Israelgo erregueen liburuan iduquiac dira. Aldiz, Joaquin haren semea erreguinatu cen haren orde.

9. Joaquinec çorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; hirur hilabethe eta hamar egunez erreguinatu cen Jerusalemen, eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean.

10. Urtheac bere ingurua eguin ondoan, Nabucodonosor erregueac igorri cituen soldadoac, ceinec Babilonara erakarri baitzuten, hambatean eramaten cituztelaric Jaunaren etcheco unci baliosenac. Aldiz, Judaren eta Jerusalemen gainean Sedecias Joaquinen osaba eçarri çuen erregue.

11. Sedeciasec hogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 36