Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 33:14-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Horiez gueroz harrasi bat eguin çuen Dabiden hiriaren campotic, Jihonen mendebalerat, haranean, Arrainen athe sarcetic Opheleraino, eta borthizqui goratu çuen hura, eta armadaco aitzindarietaric eçarri cituen Judaco hiri hazcar gucietan.

15. Iraici cituen jainco arrotzac eta Jaunaren etcheco jaincomoldea; Jaunaren etcheco mendian Jerusalemen berac eguin aldareac ere, eta oro hiriz camporat arthiqui cituen.

16. Berritu çuen halaber Jaunaren aldarea, holocaustac eta baquezco bitimac escaini eta esquer onac bihurtu cituen, eta Judari manatu çaroen cerbitza ceçan Israelgo Jainco Jauna.

17. Halaric-ere populuac leku goretan imolatzen çuen oraino bere Jainco Jaunari.

18. Manaseren gaineraco eguinçac berriz, haren othoitza bere Jaincoari, eta ikusleec hari Israelgo Jainco Jaunaren icenean erraten çarozten hitzac ere, Israelgo erregueen eguincetan iduquiac dira.

19. Haren othoitza ere eta nola ençuna içan cen, haren bekatu guciac eta escarnioac, toquiac halaber ceinetan alchatu baitzituen leku gorac eta eguin lucuac eta jaincomoldeac, penitencia eguiteco aitzinean, Hoçairen liburuan iscribatuac dira.

20. Manase lokartu cen beraz bere arbasoequin, eta bere etchean ehorci çuten; eta haren orde erreguinatu cen Amon haren semea.

21. Amonec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta bi urthez erreguinatu cen Jerusalemen.

22. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean haren aita Manasec eguin içan çuen beçala; eta Manasec eguinicaco jaincomolde guciei imolatu çaroeten eta cerbitzatu cituen.

23. Eta Jaunaren beguitharteari etzaroen agurric ekarri, haren aita Manasec ekarri çaroen beçala; bainan bekatu hainitz handiagotara erori cen.

24. Eta nola haren cerbitzariec elkarrequin haren contra cin hartu baitzuten, hil içan çuten bere etchean.

25. Bada, populuco oste gaineracoac, Amon sakitu çutenac hilic, Josias haren semea eçarri çuten erregue haren orde.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 33