Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 33:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Manasec hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta berrogoi eta hamaborz urthez erreguinatu cen Jerusalemen.

2. Bainan gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Jaunac Israelen aitzinean xahutu cituen jendaien icigarriquerien arabera.

3. Eta Jauna ganic itzuliric, berritu cituen haren aita Ecequiasec urratu cituen leku gorac; Baali aldareac alchatu çarozquien, lucuac eguin, eta ceruco içarreria gucia adoratu eta cerbitzatu çuen.

4. Aldareac eguin cituen halaber Jaunaren etchean, ceintaz Jaunac erran baitzuen: Jerusalemen içanen da bethi gucico ene icena.

5. Bada, aldare hequiec, Jaunaren etcheco bi lorioetan, ceruco armada guciari alchatu çarozquien.

6. Bere semeac ere suan iraganaraci cituen Benenomgo haranean; ametsei beguiratzen cen, jarraiquitzen cen celatei, gaizquinqueriac erabilcen cituen, berequin bacituen magoac eta xarmatzaileac; eta gaizqui hainitz eguin çuen Jaunaren aitzinean, haren samurrarazteco.

7. Jaincomolde bat ere eta itchura urthu bat eçarri cituen Jaincoaren etchean, ceintaz Jaincoa Dabidi eta haren seme Salomoni minçatu baitzen, cioelaric: Etche huntan eta Jerusalemen, ceina Israelgo leinu gucietaric hautatu baitut, bethi gucico eçarrico dut ene icena.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 33